Ezbeharra

Hil egin da Bergaran zauritutako motor gidaria

Larri zauritu zen istripuan, furgoneta batekin talka eginda. Ospitalera eraman zuten, baina gerora hil egin da. 21 urte zituen.

Auto ilara bat, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO
2022ko ekainaren 30a
09:51
Entzun

Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra, 12:30ak jo eta gutxira, Bergaratik (Gipuzkoa) gertu.

Biktimaren motorra furgoneta baten alderantz joan zen, eta talka egin zuten, Maltzagarako noranzkoan.

Motor gidaria larri zauritu zen istripuan, eta larrialdi zerbitzuetako langileek Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Gerora hil da. 21 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.