Trafiko istripua

Pertsona bat hil da eta beste lau zauritu Luiaondon izandako trafiko istripu batean

A-625 errepidea itxita dago bi noranzkoetan.

Suhiltzaileak istripua izan den lekuan lanean. ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK
2022ko ekainaren 30a
16:27
Entzun

Trafiko istripu larria gertatu da Luiaondon (Araba): eguerdian, A-625 errepidean talka egin dute autobus batek, kamioi batek eta furgoneta batek; pertsona bat hil da, eta beste lau zauritu. Hildakoa furgonetan zihoan; hiru zauritu, berriz, autobusean zeuden, eta laugarrena, kamioian. Gurutzetako ospitalera eta Galdakaokora (Bizkaia) eraman dituzte.

Istripuaren lekura joan dira osasun langileak, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osakidetzaren helikoptero bat. Ertzaintzak errepidea itxi du bi noranzkoetan. Oraingoz, ez dakite zergatik gertatu den istripua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.