Lan istripuak

Langile bat hil da Zornotzan, pala bat gainean erorita

13:00 aldera jazo da ezbeharra, Zornotzako Aludium lantegian (Bizkaia). UGTk elkarretaratzera deitu du uztailaren 6rako.

UGT sindikatuaren mobilizazio bat Bilbon, joan den apirilean. UGT
Julen Otaegi Leonet.
2022ko uztailaren 1a
15:21
Entzun

Behargin bat hil da Zornotzan (Bizkaia) lan istripu batean, UGT sindikatuak jakinarazi duenez. 13:00etan jazo da ezbeharra, Aludium lantegian. Pala bat gainera erorita hil da langilea, haren mantentze lanak egiten ari zela. Azpikontratatutako Verman enpresarentzat egiten zuen lan.

UGT sindikatuak gaitzetsi egin du lan istripua, eta lantegiari eta azpikontratari galdegin die beharrezko segurtasun neurriak aplikatzea halakorik berriro gerta ez dadin. Horrez gain, elkarretaratzera deitu du UGTk uztailaren 6rako: sindikatuaren Bilboko egoitzaren parean egingo dute, 12:00etan.

Euskal Herrian 40 behargin hil dira aurten lanean zebiltzala, LAB sindikatuaren arabera betiere. 11 behargin hil dira Bizkaian –gaurkoarekin hamabi–; hamarna Gipuzkoan eta Nafarroan; bost Araban; bat Iparraldean, eta hiru kanpoan zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.