Lan gatazkak

Bizkaiko metalgintzak ez du baztertzen grebekin jarraitzea udazkenean

Hirugarren greba eguna aurrekoak baino arrakastatsuagoa izan da, sindikatuen arabera. FVEMek, aldiz, %24ra murriztu du haren jarraipena

Metalgintzako grebalariek Bilbon eginiko manifestazioko lau partaide. MIGUEL TOñA / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko uztailaren 1a
19:57
Entzun

Bizkaiko metalgintzako sektoreak hirugarren greba eguna egin, eta lan hitzarmena berritzeko plataforma osatu duten sindikatuen ustez —ELA, LAB, CCOO eta UGT— aurreko biak baino «arrakastatsuagoa» izan da. Ostegunean %85eko jarraipena izan zuela esan zuten, eta gaur lantegi gehiagoren ekoizpena eten dute. Hiru greba egun izan dira, eta ez dirudi aurtengo azkenak izango direnik. Udan FVEMekin akordio bat lortu ezean litekeena delako udazkenean gehiago deitzea, eta gaur gaurkoz ez dute patronalarekin biltzeko datarik. Arabako metalgintzan, esaterako, hiru greba egun daude deituta irailerako, eta haien arrastoan doa Bizkaia.

FVEM patronalaren arabera, aldiz, grebak %24ko jarraipena izan du, ostegunean baino gutxiago. Orduan %29koa izan zela esan zuen. Bizkaiko metalgintzako enpresen elkartearen arabera, enpresen %60k normaltasunez egin dute lan. Sindikatuak, baina, ez dira iritzi berekoak, ostegunean erritmo baxuagoan lan egin zuten enpresa batzuk gaur ez zutelako ekoizpenik atera. Besteak beste, Artetxek edo ITP Aerok Zamudion duen plantak.

Greba egun lasaia izan da oro har, eta ITPren lantegi hori dagoen industria parkean egon dira eguneko istilu bakanak. 200 bat laguneko piketea enpresaz enpresa ibili da eta barrikadaren bat edo beste egin du. Liskarretako batean hiru ertzainek suzi bat jaurti duen langile bat atxiki dute eta grebalari talde handi bat oldartu zaie. Atxikitako langileak ihes egin du. FVEMek, bere aldetik, liskar horiek gaitzetsi ditu: «Greba eskubide bat da, baina lan egin nahi duenak presiorik gabe joateko eskubide bera du».

🏃🏽‍♀️🏃🏽‍♀️Seguimos🔥🔥
🔴BIZKAIKO METALA GREBAN🔴
➡️Tercera jornada de huelga en el Metal de Bizkaia.
➡️Orduotan lantokiak hutsik herrialde osoan! Aurrera!#BizkaikoMetalaBorrokan#BizkaikoMetalaGreban pic.twitter.com/7IDLQXvF3B
— Industria Federazioa (@CCOOindustria) July 1, 2022

Eguerdian grebalariek Bilboko erdi aldera jo dute, bertan baitzegoen deitua guneko manifestazioa. Ertzaintzak segurtasun dispositibo handia antolatu du, hainbat furgoneta eta istiluen aurkako agente ugarirekin. Horren aurrean, Polizia gutxiago, negoziazio gehiago! izan da oihu errepikatuena.

📢Bizkaiko Metalgintzako manifestazioa hasi da Bilbon. Jendetza bildu da.
Sindikatuen arabera atzo baino jarraipen zabalagoa izan du grebak, besteak beste ITP Zamudio ere gelditu dutelako.
Hirugarren greba eguna da, eta gehiago etorriko dela dirudi. Ziur asko udazkenean. @berria pic.twitter.com/3MmyG9wxRV
— Imanol Magro (@Imagreto) July 1, 2022

KPIari begira
Sindikatuek, izan ere, negoziatzeko borondate falta egozten diote FVEMi. Era berean aurrez aurreko tratua eskatzen diote, orain arte eginiko bilerak telematikoak izan baitira. Bien jarrerak, gainera, urrun daude. Sindikatuek KPI%1eko soldata eguneraketa eskatu dute eta patronalaren eskaintza ez da %3kora iristen.

FVEMek, aldiz, negoziatzeko arazorik ez duela esan du, baina lan itun berriak bi oinarri izan behar dituela: enpresen lehiakortasuna mantentzea eta enpleguari eustea, eta haren iritziz, sindikatuak «aurkako norabidean doaz». Gauzak hala, udazkena beroa izango dela dirudi. Hala aurreratu du behintzat Txema Rojo UGTko arduradunak: «FVEMek ez badu jarrera aldatzen kalera irten beharko dugu. Borrokan jarraitzea beste biderik ez dago».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.