INDARKERIA MATXISTA
Emakume batek sexu eraso bat salatu du Zarautzen
Zarauzko Udalak erasoa arbuiatu du adierazpen instituzional baten bidez, eta laguntza eskaini dio biktimari.

Emakume batek salaketa jarri zuen joan den asteburuan, sexu eraso bat jasan zuelako. Zarauzko Udalak joan den asteburuan jazotako sexu erasoa salatzeko adierazpen instituzionala egin du, eta prest agertu da biktimari informazioa eta udal baliabideak emateko. Elkarretaratzea egingo dute bihar udaletxearen aurrean, 12:00etan.
Udalak erasoa arbuiatu du, eta «hurbiltasuna» adierazi die biktimari eta gertukoei. Emakumeen aurkako indarkeria «egiturazko arazo baten ondorio» dela dio udalak: «Arazo horren helburua emakumeen gaineko kontrola eta nagusitasuna betikotzea da, baita zuzenean eragiten dieten mendekotasun eta diskriminazio egoerak mantentzea ere». Sexu erasoak emakumeen aurkako indarkeriaren muturreko espresioa direla dio udalak, eta nabarmendu du horri aurre egiteko ezinbestekoa dela gizon eta emakumeen arteko berdintasun balioak sustatzea.

Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.