Albistea entzun

Euskaraldia

Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute: 'Esazu hitz bat'

Xabier Zabalak sortu du abestia, eta, Andoni Egañak letra. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak ere parte hartu dute abestian.

Berria -

2022ko uztailak 6

Udazkenean egingo dute Euskaraldia, hirugarrenez, eta dagoeneko badu doinua egitasmoak: Esazu hitz bat izeneko kanta gaur aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak, bideokliparekin batera. Xabier Zabalak sortu du musika, eta Andoni Egañak hitzak. Ahotsa, Andoni Egañak ez ezik, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak, Petti musikariak, Maddalen Arzallus bertsolariak eta Ainhoa Larrañaga musikari eta aktoreak jarri dute.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute hirugarren Euskaraldia. Aurten, aurreko aldietan bezala, belarriprest edo ahobizi moduan parte hartu ahalko da. Hala ere, antolatzaileek ariguneetan jarri dute aurten arreta. Entitateek parte hartu ahal izango dute euskaraz «lasai» aritzeko guneak sortuz, eta horiek areagotzea da helburua. Maiatzaren 18az geroztik zabalik dago entitateek ariketa sozialean izena emateko epea. Herritarrek, berriz, irailaren hondarrean izango dute horretarako aukera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»

Julen Aperribai

Kontsentsuak sortzeko duen gaitasuna goratu dio Eskisabelek Kontseiluari, baita eraldaketa prozesuekin lotzeko borondatea ere. Horretan eragin nahi du, baina bide horretan hasia ikusten du euskalgintza.
Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusia, atzo, lehendakaritzan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Sagarduik «antolakuntza aldaketa» soiltzat jo ditu kargugabetzeak

Edurne Begiristain - Jon O. Urain

Sailburuak azaldu du «gertaera kate baten» ondorioz beharrezkoa zela Donostialdeko ESIko zuzendaritza aldatzea. Agustin Agirre izendatu dute jarduneko zuzendari. Sailburuaren dimisioa eskatu dute EH Bilduk nahiz PP+C's-k; EP-IUk, azalpenak

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Osakidetzaren kudeaketa eredu «bertikalak» eragindako zurrunbiloa

Arantza Iraola - Paulo Ostolaza - Edurne Begiristain

Donostiako ESIko langileen artean «ezinegona» dago. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, otsailean Osakidetzan egindako greba. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Osakidetzako arazoak lehenagotik datozela salatu dute sindikatuek

Isabel Jaurena

SATSE «kezkatuta» dago gertatutakoak osasun langileengan izanen dituen ondorioengatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.