Donostiako 70. Zinemaldia

'Modelo 77' filmarekin hasiko da Donostiako Zinemaldia

Alberto Rodriguezen pelikula irailaren 16an emango dute, lehiaketatik kanpo

Modelo 77 flma lehiaz kanpo emango dute. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
mikel lizarralde
2022ko uztailaren 7a
11:22
Entzun

Alberto Rodriguez zinemagile espainiarren Modelo 77 filmak lehiaketaz kanpo inauguratuko du Donostiako 70. Zinemaldia. Espainiako trantsizio politikoaren garaian girotutako thriller bat da, eta Miguel Herran eta Javier Gutierrez ditu protagonista, besteak beste. Film horrekin, bosgarrenez hartuko du parte zuzendariak Sail Ofizialean; irailaren 16an Kursaal auditoriumean egingo den inaugurazio galaren ondoren emango dute filma

Benetako gertakarietan oinarrituta dago filma, eta adiskidetasun, elkartasun eta askatasun istorio bat kontatzen du. Bartzelonako Modelo espetxean hasten da ekintza. Bertan, Manuel (Miguel Herran) izeneko kontulari gazte bat, funtsak desbideratzeagatik, epaiketa baten zain dago, eta 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Haren ziegakide Pinorekin batera (Javier Gutierrez), bat egingo du berrogei urteko diktadura pairatu ondoren eskuratutako demokraziaren hasieran euren eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari diren preso arruntez osatutako talde batekin.

Alberto Rodriguezek (Sevilla, Espainia, 1971) El factor Pilgrim filmarekin egin zuen debuta (2000). Santi Amodeorekin batera zuzendu zuen film hori, eta lehendabizikoz izan zen Donostiako Zinemaldian. Aipamen berezia lortu zuen Zuzendari Berriak sailean. El traje filmarekin (2002), sail berean parte hartu zuen berriro, orduan bakarka; geroago, Sail Ofizialean egin zuen debuta 7 vírgenes filmarekin (2005), eta, horri esker, Juan Jose Ballestak aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen.

Zuzendaria Donostiako lehiaketa ofizialera itzuli zen La isla mínima-rekin, zeinak gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eman baitzion Javier Gutierrezi eta argazki onenaren epaimahaiaren saria, halaber, Alex Catalani. Horren ondoren, berriro lehiatu zen Zinemaldian,El hombre de las mil caras filmarekin (2016). Eduard Fernandezek Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen film horri esker. La peste telesaila ere (2017) aurkeztu zuen Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.