Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute sanferminetan sexu erasoa leporatuta

Iruñeko Udaltzaingoan jarritako salaketa baten ondorioz atxilotu dute, emakume bati ukituak egin dizkiolakoan. Beste bi eraso ere salatu dituzte sanferminetarako informazio gunean.

Sexu erasoen aurkako informazio gunea, 2019an, sanferminetan. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko uztailaren 7a
13:36
Entzun

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñean ukituak egitea egotzita. Poliziak azaldu duenez, salaketa bat jaso dute, eta horren ondorioz egin dute atxiloketa. Ez da izan sanferminetako lehen egunetan gertatutako sexu eraso bakarra: indarkeria matxistari aurre hartzeko jarritako informazio gunean ere salatu dituzte beste bi kasu, horiek ere ukituak egiteagatik.

Bestalde, udalak jakinarazi du 3.825 lagun pasatu zirela asteartean eta asteazkenean Gazteluko plazan jarritako informazio gunetik. Astearte arratsaldean jarri zuten martxan prebentzio postu hori, informazio eta arreta zerbitzuak erraztu eta zentralizatzeko helburuz.

Ikusi gehiago:EGK-k Donostian eta Zarautzen gertatutako eraso matxistak salatu ditu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.