Ardogintza

Arabako Mahastiak sor-marka erabiltzen hasteko eskaera jaso du Jaurlaritzak

Gobernuak eskaera onartzen badu, upategiek Espainiako Estatuko merkatuan saldu ahal izango dituzte beren ardoak etiketa berri horrekin. Errioxa sor-markatik irteteko asmoa agertu dute hamabost bat ekoizlek.

Mahats bilketa Arabako Errioxan. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
jokin sagarzazu
2022ko uztailaren 8a
15:57
Entzun

Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRA) lehen urratsa eman du Arabako Mahastiak etiketa erabiltzen hasteko, eta, beraz, Errioxa sor-marka uzteko. ABRAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere ardoak etiketa berri horrekin saldu ahal izatea. Hori Espainiako Estatuko merkatuan egin ahal izango lukete.

Duela bi hilabete, Bruselan espedientea entregatu zutenean, Eusko Jaurlaritzak ziurtatu zuen eskaerari oniritzia emango ziola. Jaurlaritzari bidalitako dokumentuan ez da zehazten zenbat upategik erabili nahi duten marka berria. Jaurlaritzak baimena eman eta berehala hasiko lirateke etiketa hori erabiltzen, ziurrenik urtea amaitu aurretik.

2016an abiarazi zuen ABRAk Arabako Mahastiak zigiluaren proiektua, eta, bidean ika-mika handia egon da. Gaur egun, Guardiako, Samaniegoko, Villabuenako, Lantziegoko eta eskualdeko beste zenbait herritako upategi txiki batzuk daude egitasmoaren atzean, hamabost inguru. Ez dira ABRAko kide denak (120 inguru dira), haietako asko ez baitaude ados egitasmoarekin.

Errioxako upategi handiek eta Logroñoko gobernuak beren neurrira gidatzen duten jatorri izenaren kontseilua «ahal den guztia» egiten ari da Arabako Mahastiak jatorri izendapena oztopatzeko. Espainiako Gobernua, berriki Bruselara igorri duen eskaeran —horretara behartuta zegoen—, Arabako upategi txikien eskaeraren aurka azaldu da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.