Lan istripuak

Mungiako enpresa bateko langile bat erredura larriekin ospitaleratu dute

Fabrikan izan den leherketa batek eragin dizkio zauriak beharginari.

Gurutzetako Ospitalea, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
2022ko uztailaren 12a
13:56
Entzun

Mungiako (Bizkaia) enpresa bateko behargin bat Gurutzetako Ospitalean dago, erredura larriengatik erietxeratuta. Gaur goizean eraman dute hara; makina batean leherketa bat izan da, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, bete-betean jo du langilea.

Larrialdi zerbitzuek artatu dute langilea, eta suhiltzaileak ere joan dira enpresara, sua itzaltzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.