Lan gatazka

Lanuzteak egiten ari dira gaur Bilboko metroan

ELA, CIM eta UGT sindikatuek deitu dute protestetara, puntako orduetan. Hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko eskatu dute sindikatuek.

%30ean ezarri dituzte metroaren gutxieneko zerbitzuak. METRO BILBAO
2022ko uztailaren 13a
10:34
Entzun

Metro Bilbaoko langileak lanuzteak egiten ari dira gaur ELA, UGT eta CIM sindikatuek deituta. Hitzarmen kolektiboa berriaren negoziazioa eskatzeko protesten laugarren astea dute hau. Goizeko lehen orduetarako deitu dute lehen lanuztera, 06:30etik 09:30etara, eta protestak nabarmen ari dira eragiten metroko zerbitzuetan, atzerapenak izaten ari baitira hainbat metro lineatan. Gutxieneko zerbitzuak %30ean ezarri dituzte. Arratsalderako ere deitu dute lanuztera: 18:30etik 21:30era. Eta ostiralean berriro egingo dituzte protestak. Bilboko Metroak erabiltzaileei gomendatu die gaurko joan-etorriak aldez aurretik planifika ditzatela, eta metroaren webgunean informatzeko.

Hitzarmen kolektiboaren negoziazioen testuinguruan egiten ari dira lanuzteak metroko langileak. Sindikatuek salatu dute langileen erosahalmena bermatu gabe dagoela oraindik, negoziazioa luzatzen ari dela eta urte askoan korapilatutako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dute. Besteak beste, hobekuntzak galdegin dituzte antolakuntzari lotutako hainbat alorretan, eta igoera soldatetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.