Sanferminak
'Gaixoa ni' abestuz esan diete agur sanferminei
Jende andana bildu da bart Iruñeko Udaletxe plazan. Zapiak eskuetan eta kandela andana piztuta esan diete agur jaiei. «Ez da triste egon behar, gutxiago falta da 2023ko sanferminetarako», esan zuen Iruñeko alkate Enrique Maiak.

Gaixoa ni abestuz esan diete agur sanferminei. Jende andana bildu da bart Iruñeko Udaletxe plazan, eta, usadioei jarraituz, Gaixoa ni kantu ezaguna abestu dute jaien azken aldi hau agurtzeko. Zapiak eskuetan eta kandela andana piztuta esan diete agur jaiei; izan ere, azken aldiz duela hiru urte abestu zuten, pandemiaren aurreko aldian.
Hain justu ere, horri egin zion keinu Iruñeko alkate Enrique Maiak ere. Udaletxeko balkoian hitz egin zuen, eta hiru urtez desiratutako sanfermin jaiak agurtu zituen. «Hiru urteren ondoren, jai zoragarriak izan ditugu. Hilaren 6an hasi ziren, hemen, Juan Carlos Unzueren txupinazoarekin. Eta, orain, hemen amaituko dira, Gaixoa ni kantuarekin», adierazi zuen. Penatuta, baina datorren aldirako prest: «Ez da triste egon behar, gutxiago falta da 2023ko sanferminetarako».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.