Espekulazioaren aurrean, okupazioa

Ostia Kolektiboa Alday promotorearen higiezin proiektu berriaren eremuen okupatzen hasi da gaur goizean. “Etxebizitza denentzat” lelopean abiarazi dute okupazio garaia.

Ostia Kolektiboko kideak Alday Promotorearen higiezin proiektu berria okupatzen hasi dira goizean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2022ko uztailaren 15a
17:18
Entzun

Espekulazioaren fenomenoak kexa zabaldu du Ipar Euskal Herriko biztanle askorengan, eta manifestaldi eta okupazioanitz antolatu dira azken urtean, adibidez. Aldi honetan, Ostiako kideak Angelun instalatu dira, Les Hauts de la Chambre d’Amour erresidentziaren lurretan. Ostiarentzat, “Ipar Euskal Herriko etxebizitzen egoera kritikoa” salatzea da helburua. Prentsa agirian zehaztu duten gisara, okupatutako eremuak 767 metro karratu ditu. Alta, 800 metro koadrotik gorako azaleretan eraikitzen diren etxebizitzen %50ek etxebizitza soziala izan behar lukete. “Ezin da onartu herriko etxeek oraindik horrelako baimenak eman ditzaten. Alsay bezalako eragileek legea saihesten dute etxebizitza sozialik ez eraikitzeko.” Okupatutako eremua 22 etxebizitzaz osatua da; horietako bi Airbnb motako alokairuan emanak izan dira jadanik, eta T2 neurriko apartamentu batek 440.000 euroko balioa du.

BAM eta Ostiako kide Matias Libieren ustez, herritarrek “sekulako zailtasunak” dituzte etxebizitza aurkitzeko. “Bigarren etxebizitzak, apartamentuak oporrentzat, milioi bat 300.000 euro T5 bat... Gazteek hemen ezin dute hori erosi.” Gainera, haren aburuz, “holako proiektu batek erakusten du gauzak aldatu behar direla, ez baita halako erresidentziekin arazoa konponduko”. Okupazioaren lehen eguna abiatu da goizean, baina “luzerako hor” direla argi utzi dute: “Ez gara gaur edo bihar joanen; egonen gara, eta helburua da promotoreak, Angeluko hautetsiak ere, ikustea, eta haiekin elkarrizketa bat ukaitea”. Beren ekintzari lotzeko deia ere egin dute, izan “ordu batez, gau batez edo gehiagoz; arrakastatsua izan behar du, gure bozak entzunak izan daitezen”.

Ostia kolektiboa 2021eko ekainean abiatu zen Arbonako okupazioaren harira sortua da. Ber gaiak aldarrikatzen dituzten elkarte batzuk batzen ditu, halako ekintzak taldean antolatu ahal izateko, batez ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.