Presoak

Iñigo Gutierrez, Izadiren aita, aske geratu da

Etxerat-ek jakinarazi duenez, egunotan behin betiko libre geratu dira Idoia Martinez Garcia eta Xabier Agirre Ibañez

Iñigo Gutierrez, senide eta lagunekin. ETXERAT
2022ko uztailaren 18a
11:47
Entzun

Hamalau urteko zigorra beteta, Zaballako espetxea utzi du Iñigo Gutierrez algortarrak. Izadi haurraren aita eta Maria Lizarragaren bikotekidea izanik, ezagun egin da haren kasua, kanpaina publiko baten bidez. Haren bitartez, aldarrikatu zuten alaba gurasoekin egon ahal izatea hiru urte bete ondoren.

Hilabete zailak izan dira. Otsailean, Izadi alabak hiru urte betetzean, hirugarren gradua eman zioten Gutierrezi, baina helegitea jarri zion fiskaltzak, eta, Auzitegi Nazionalak bigarren graduan atzera eginda, espetxera itzuli behar izan zuen. Bertan egin ditu beste bost hilabete. Egoera hori salatzeko, otsailean manifestazioetara deitu zuen Sarek Iruñean eta Burlatan, bikotekidearen herrian.

2008an atxilotu zuten Iñigo Gutierrez.

Etxerat-ek sare sozialen bidez azaldu duenez, baldintzapean aske ziren bi preso behin betiko aske geratu dira egunotan. Idoia Martinez arrigorriagarra iaztik zegoen egoera horretan; 24 urte eman ditu espetxean, eta uztailaren 7an lortu zuen behin betiko askatasuna. Xabier Agirre ere iaztik zegoen egoera horretan; sei urte eman ditu espetxean, eta uztailaren 15ean geratu zen libre behin betiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.