espetxea

Espainiako Espetxe Erakundeek Iruñeko kartzelako zuzendaria kargutik kendu dute

Enrique Soto Ricok hamar urte zeramatzan karguan

Iruñeko kartzela. VILLAR LOPEZ / EFE
jon olano
2022ko uztailaren 19a
15:57
Entzun

Aldaketak Iruñeko presondegian. Noticias de Navarra egunkariak jakinarazi duenez, Espainiako Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak agindu du Enrique Soto Rico Nafarroako hiriburuko kartzelako zuzendaria kargutik kentzeko. Datozen egunetan emango dute haren ordezkoaren berri.

Soto Logroñokoa da (Espainia), 63 urte ditu, eta hamar daramatza Iruñeko espetxearen arduradun; kartzela zabaldu eta hilabete gutxira jarri zuten zuzendari. Aurrez, Langraizen (Araba), Logroñon, Sorian (Espainia) eta Picassenten (Herrialde Katalanak) aritua zen.

Maiatzean, Foro Sozial Iraunkorrak salatu zuen Iruñeko espetxea bide itsua bilakatua zela presoentzat: «Ez du espetxe tratamendua kontuan hartzen, motibazio politikoko presoak ez atzera ez aurrera uzten ditu, eta, gainera, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren babesa du», azaldu zuen Juanje Soria abokatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.