Epaiketa

Zazpi hilabeteko espetxe zigorra eman diete Ernaiko kideei

Ekainean epaitu zituzten, iazko mobilizazio batean Ertzaintzaren kontra oldartzea leporatuta

Ernairen zazpi kideren kontrako epaiketa, elkarretaratzea epaitegien aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2022ko uztailaren 19a
19:54
Entzun

Gaur eman dute ekainean epaitu zituzten Ernaiko zazpi gazteen kontrako epaia: zazpi hilabeteko espetxe zigorrera zigortu dituzte, gazte antolakundeak berak sare sozialetan jakinarazi duenez. Autoritateari erresistentzia larria erakustea eta lesio delituak egitea egotzi diete, eta kalte ordainak ere ordaindu beharko dituzte.

Joan den urteko maiatzean, Ernaik gazteen «larrialdi» egoera salatzeko, eta burujabetza eta eraldaketa soziala aldarrikatzeko mobilizazioa egin zuen Bilboko eta Gasteizko kaleetan, eta Ertzaintzak zortzi gazte atxilotu zituen, zazpi Bilbon eta bat Gasteizen. Bestalde, antolatzaileen arabera, hirurogei pertsonatik gora zauritu zituzten poliziek oldarraldietan, eta horietako bi ospitalean artatu behar izan zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.