EUSKAL PRESOAK

Abiatu da Sareren bizikleta martxa, presoen eskubideen alde

Igandean amaituko da, Donostian.

Bizikleta martxa Etxarri Aranaztik abiatu da. SARE
jon olano
2022ko uztailaren 22a
10:49
Entzun

Sarek euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa bat hasi du gaur goizean, Etxera bidea gertu lelopean; Etxarri Aranaztik (Nafarroa) abiatu da itzulia, eta igandean amaituko da, Donostiako Bulebarrean. Bosgarren aldia izango da aurtengoa, eta berrogei bat lagun irten dira Nafarroako herri hartatik.

Abiapuntuan, Silvia Marañon Etxarriko alkateak agurra egin die parte hartzaileei: «Bidean egonen da zer aldarrikatu: salbuespen legeria behin betiko amaitzea eta euskal preso guztien Euskal Herriratzea atzerapen gehiagorik gabe». Izan ere, Marañonen hitzetan, azken urteetan espetxe politikan eginiko «aldaketek eta urratsek oraindik bide luzea dute egiteko, benetan salbuespena atzean utzi eta legeria arrunta ezarriz, presoek etxeratze prozesua gauza dezaten».

Gaur, Agurain (Araba), Gasteiz, Otxandio eta Durango (Bizkaia) zeharkatuko dituzte. Bihar, berriz, Durangotik abiatu eta Eibartik sartuko da Gipuzkoara; Elgoibartik kostaldera joango da, Debara eta Zumaiara, eta Azpeitia izango da bigarren etapako helmuga. Igandean, Azpeititik Zarautzera joango dira ziklistak, eta handik Donostiara. Eguerdi aldera amaituko da itzulia, Bulebarrean, eta ekitaldi bat egingo dute bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.