Txirrindularitza

Van Aert eta Alaphilippe, faborito Donostiako Klasikoan

Donostiako Klasikoan izango dira, besteak beste Wout van Aert eta Alaphilippe. Lasterketa datorren larunbatean jokatuko da

Donostiako Klasikoaren aurkezpena. JON URBE / FOKU
pettan uralde
2022ko uztailaren 22a
18:58
Entzun

Julian Alaphilippe, Remco Evenepoel (Quick-Step Alpha Vinyl Team), edo Wout van Aert (Jumbo-Visma) bezalako izarrak egongo dira aurtengo Donostiako Klasikoan. Horrela baieztatu dute, lasterketako antolatzaileak. Ibilbide ofiziala aurkeztu dute, Donostiako udaletxean, eta berritasun moduan, azken hiru kilometroetan aldaketak izango direla iragarri dute.

Datorren larunbatean, hilaren 30ean, jokatuko da lasterketa, eta txirrindulariek, 225 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Jaizkibelgo (455 metro), Erlaitzeko (443 metro) eta Murgileko (254 metro) pasabide zorrotzetik pasako dira, eta ohi bezala, helmuga Bulebarrean izango dute. Hiru mendate hauek nabarmentzen diren arren, guztira sei izango dira. Azkena, helmugatik kilometro gutxira, normalean lasterketa erabakitzen den tokian. Julian Eraso, lasterketako antolakuntzako buruak ondorengoa nabarmendu zuen: «Egutegiko klasiko garrantzitsuenetako bat da Donostiako. Lasterketaren oihartzunaren adibide garbia da, orain arte lortutako txirrindularien zerrenda ».

Guztira, 168 txirrindulari izango dira irteeran, 24 taldetan banatuta. Hemezortzi World Tourrekoak izango dira, eta sei gonbidatuak. Azken horien artean daude Euskaltel Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma. Alaphilippe, Evenepoel eta Van Aert-ez gain parte-hartzaileen behin-behineko zerrendan txirrindulari handiak daude: Neilson Powless, Klasikoaren azken irabazlea, ( Education First), Alejandro Valverde (Movistar), Vincenzo Nibali (Astana ), Mikel Landa (Bahrain), Joao Almeida eta Juan Ayuso (UAE ), Jonas Vingegaard eta Wout Van Aert (Jumbo-Visma), David Gaudu (Groupama-FDJ) beste askoren artean.

Euskal txirrindularien artean berriz, izen hauek aipatu behar dira: Landa bera; Ion Izagirre; (Cofidis) Alex Aranburu eta Gorka Izagirre; (Movistar), Urko Berrade, Ivan Ruiz, Igor Arrieta; (Kern Pharma), Mikel Nieve eta Jonathan Lastra; (Caja Rural) eta Xabier Mikel Azparren eta Unai Iribar (Euskaltel-Euskadi).

Irteera baino lehen omenaldia egingo diote Alejandro Valverderi. Bere azken Klasikoa izango da, idenboraldi amaieran erretiroa hartuko duela iragarri baitu. Ohorezko aurreskua dantzatuko diote, eta txapela jantzi bere ibilbideagatik. Gainera, Valverde berak, Marino Lejarreta berdindu dezake palmares orokorrean. Lejarretak hiru irabazi zituen eta Valverdek bi dauzka oraingoz .

Vingegaard-en zain

Bihar bukatuko da Frantziako Tourra eta hura irabazteko hautagai nagusia da Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma).Donostiako Klasikoaren antolakuntzak argitaratutako behin-behineko dortsalen zerrendan dago danimarkarra. Tourrean distira egin du Jumo-Vismako liderrak, bi etapa irabaziz eta maillot horia eramanez. Zalantzarik gabe lasterketako pizgarri handienetako bat izango litzateke. Hala ere Tourra bukatuta hartuko du erabakia, txirrindulari danimarkarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.