Albistea entzun

Euskal presoak

Blokatzeetan atxilotutako 26 ekintzaileak aske dira

Hautetsien ordezkaritza bat prefetarekin eta suprefetarekin batzartu da. Besteak beste, trenbidea, Miarritzeko aireportua eta hainbat herri eta bide trabatu dituzte goizean.

Uxue Rey Gorraiz -

2022ko uztailak 23

Ipar Euskal Herria geldiarazteko deia zuen egina Bake Bideak gaurko, euskal presoen alde eta Frantziako Gobernuak bake prozesua «blokeatzen» duela salatzeko. Eric Spitz prefetak legez kontrakotzat jo du blokeatze hori, eta zigorrak iragarri ditu parte hartzaileentzat. Bakegileek, baina, ez dute atzera egin; ezta herritarrek ere. Anaiz Funosas Bake Bideko bozeramaileak zehaztu duenez, 1.620 ekintzailek hartu dute parte goizeko ekintzetan, eta aurreikusiak ziren «blokeo leku guztiak» jarri dira martxan. 16:00etan kendu dituzte.

Ikusi gehiago: Prefeturak protesta debekatuta ere, ekintzara deitu dute Bakegileek

Protestak abiatu aitzina, Bakegileek ohartarazia zuten ez zietela erantzunen «indar polizialek egin ditzaketen probokazioei». Oro har, ekintza baketsuak izan dira, «tentsio une batzuk salbu», Funosasek aipatu gisan.

Zuzeneko kontakizuna

17:39

17:30ean zuten hitzordua, eta jendetza elkartu da Baionako suprefeturaren aurrean, gaurko blokatze ekintzetan atxilotu dituzten 26 herritarrak aske utz ditzatela eskatzeko. Bertan da, besteak beste, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:03

16:00ak jota, ordu honetan dira kentzekoak indarrean dauden hamabost blokatzeak. Bakegileek dei egin dute 17:30ean Baionako suprefeturan protesta egitera, atxilo dauden 26 ekintzaileak aska ditzatela eskatzeko.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:31

Philippe Poutou Frantziako Presidentetzarako hautagaiak ere babesa eman dio gaurko mobilizazioari.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:06

Elkarretaratzea 17:30ean, Baionako suprefeturan

Bakegileek jakinarazi dutenez, blokatzeak 16:00etan bukatuko dira, eta elkarretaratzera deitu dute 17:30erako Baionako suprefetura aitzinean, atxilotuak berehala askatu ditzatela eskatzeko. Gainera, azaldu dute Miarritzeko aireportuan, Bokalen trenbidean eta Baionan A63 autobidean izan diren blokatzeen ondorioz, 26 pertsona atxilotuta dauzkatela: «Adierazi nahi dugu blokatze egun hau arrakastatsua izan dela, Ipar Euskal Herri mailan izan duen hedapenagatik. Ekimen guztiak makurrik gabe iragan dira. 1700 bake artisauk parte hartu dute desobedientzia zibileko ekintzetan».

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:56

Poliziak A63 autobidetik atera ditu jada ekintzaileak, eta trenbidea ere desblokeatu dute; Baionatik Landetarako tren zerbitzua 14:00etan berrezarri dute.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:52

26 lagun atxilotu dituzte oraingoz

Pirinio Atlantikoetako Suprefeturak berriki zabaldutako informazioaren arabera, guztira 26 pertsona eraman dituzte atxilo goizean protestei loturik.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

13:38

Protestak arrakastatsuak izaten ari direla deritzote antolatzaileek. Ordea, jadanik hasi dira atxilotuen gaineko datuak azaleratzen: hogei direla jakinarazi dute Ziburun. Espero da laster izatea informazio gehiago horien gainean.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

12:47

Trenik ez 18:00ak artean

Bakegileen ekintzek erdiz erdi geldiarazi dute tren zerbitzua. SNCF-k iragarri du ez 18:00ak arte ez dela joan-etorririk izanen.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

12:41

945 identifikatu protesten harira

Bakegileek oraino ez dute eman atxilotuei buruzko informazio zehatzik; ez da baieztatu halakorik ba ote den. Edonola ere, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak Twitterren jakinarazi du Poliziak 945 pertsona identifikatu dituela protesten harira –11:30ean eguneratu du datu hori–.
Halaber, nabarmendu dute aireportuetan aparteko trabarik gabe ari direla funtzionatzen; diotenez, ez da atzerapenik izaten ari hegaldietan.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

12:32

Sokorri zerbitzuentzat ez da trabarik

Blokeatze Eguna iragarri zenez geroztik, Bakegileei sarri leporatu izan diete protestek oztopo eginen zietela sokorri zerbitzuei; anbulantziei eta suhiltzaileei kasurako. Ordea, ekintzaileek abisua emana zuten ez zela halakorik gertatuko, eta hori demostratu dute zenbait hiritan. Tankera horretako zerbitzuek eta langileek aparteko problemarik gabe egin ahal izan dute bidea.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

12:23

Ziburuko blokeoaren ondorioz, jende mordoa ari da trabatzen zubian, pasa ezinik direla eta. Blokeoa eraginkorra ari da izaten, zinez. Problemak eragozteko, baina, pasabide bat irekitzea erabaki dute Bakegileek. BERRIAko kazetari Julen Aperribai lekuko.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

11:53

Sareren bizikleta martxa, ┬źblokeoarekin┬╗ bat

Sarek euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa bat hasi zuen atzo, Etxera bidea gertu lelopean. Bada, egitasmoan parte hartzen ari direnek geldialdia egin dute Eibarren, Blokeatze Egunarekin bat egin eta babesa azaltzeko.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

11:11

Maddi Errezarret, ekintzailea: ┬źInportantea da bi estatuei erakustea aski dela┬╗

Baionan blokeaturik segitzen du San Leoneko etorbideak, bi aldeetatik. Hainbat ekintzaile dira han bildurik, aldarri ozenez. Desobedientzia zibila dute oinarri.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:56

Trenbidea moztu dute Bokale eta Baiona artean

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:48

BERRIAko kazetari Julen Aperribai Ziburun da. Dozenaka lagun bildu dira han ere. Blokeatze Eguna antolatzeko arrazoiak ekarri dituzte gogora elkarretaratzean.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:45

Kanturik ere ez da falta protestarako ekintzetan.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:36

Baionan ere nabarmena da ┬źblokeoa┬╗

Baionan San Leoneko etorbidea trabatu dute dozenaka ekintzailek. Errepidearen bi aldeak dira mozturik.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:27

Hendaia eta Urru├▒a arteko bidea ere, trabatua

Dozenaka lagun bildu dira Pausun, Bakegileek 10:00etarako zehazturiko hitzorduarekin bat eginda. Hendaia eta Urru├▒a arteko errepidea blokeatu dute. Polizia oldartu egin zaie, eta tentsio uneak izan dira.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:15

Anaiz Funosas: ┬źGetariako D810 bidea blokeatzen hasiak dira Bakegileak┬╗

Bake Bideako bozeramaileak jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak Miarritzeko aireportutik aterarazi ditu pistan protesta egin duten ekintzaileak. Ez dute, oraingoz, horien gaineko informazio gehiagorik.

Halaber, beste ekintza baten berri eman du Funosasek: Getarian dira zenbait Bakegile, eta D810 bidea trabatzen ari dira.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:06

BERRIAko kazetari Oihana Teyseyre Koskarat Pausun da. 10:00etan dute hitzordua zehaztua han ere, Blokeatze Egunean parte hartzeko. Dozenaka lagun bildu dira jadanik.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

10:03

Miarritzeko aireportuko protestan parte hartu duten ekintzaileen zerrenda argitaratu dute Bakegileek. Hauek dira han izandakoak:
- Lysianne Brao
- Benoit Caussade
- Argitxu Dufau
- Mathilde Hary
- Matias Libier
- Maika Thicoipe

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

09:51

BERRIAko kazetari Ekhi Erremundegi Beloki Baionan da orain. Lapurdiko hiriburuan 10:00etan egin dute hitzordua, herriko etxe parean. Polizia inguruan da jadanik.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

09:45

Hitzorduak hainbat herritan

Bakegileek hainbat hitzordu zabaldu dituzte gaurko iragarritako protesta egunerako. 10:00etatik aitzina espero da ozentzea Blokeatze Egunaren burrunba Ipar Euskal Herrian.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz

09:19

Zenbait bakegilek ekintza abiatu dute Miarritzeko aireportuan, hegaldiak trabatzeko

Bakegileek zabaldutako informazioaren arabera, sei ekintzailek beren buruak kateatu dituzte aireportuko pistan. Hara iristekoak eta handik aireratzekoak diren hegaldiak oztopatzea dute xede. 8:30 aldera ekin diote ekintzari.

Uxue Rey Gorraiz

Uxue Rey Gorraiz


Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Usansoloko herritarrek egindako mosaikoa. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Bizkaiko 113. udalerria izateko azken urratsak ari dira egiten Usansolon

I├▒aut Matauko Rada

Prozesuari buruzko erakusketa eta herri mosaikoa egin dute. Ondo bidean, urrian onartuko dute Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioa

 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

┬źGure ereduaren oinarrietako bat da printzipio komunitarioa┬╗

Iosu Alberdi

Urtebete igaro da Espainiako Gobernuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzelen kontrola Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuenetik. Estrategia berria fintzen ari diren arduradun nagusietako bat da Artetxe.
Etxerat-ek antolatutako mobilizazio bat, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Salbuespena desmuntatzen hasi den urtea

Iosu Alberdi

Euskal presoen %68,5 Euskal Herriko espetxeetan daude, eta gradu progresioak jasotzen hasi dira. Foro Sozialak uste du azken urtean ┬źaurrerapauso sendoak┬╗ eman direla

I├▒aki Larramendi: belaunaldi baten azkenetakoa

I├▒aki Larramendi: belaunaldi baten azkenetakoa

Julen Aperribai

Txillardegi, Albisu, Gantzarain, Benito del Valle eta beste zenbaitekin batera Ekinen sortzaile izandakoa hil da, 93 urterekin. EGIrekin erabat hautsi, eta ETAren eratze batzarra egin zuen belaunaldi hark, 1958an.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...