Gizon bat hil da Lizarran auto batek harrapatuta

Ezbeharra A-12 autobidean gertatu da. Autoaren gidariak ez du zauririk.

A-12 errepidea, Lizarra (Nafarroa) parean. BERRIA
Isabel Jaurena.
2022ko uztailaren 26a
10:43
Entzun

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hildakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten osasun zerbitzuek atzo gauean. Geroago, gizona zendu zela adierazi zuten larrialdi zerbitzuek.

Autoaren gidaria bakarrik zioan A-12 autobidean, Logroñorako (Espainia) bidean. Ez du zauririk. Guardia Zibilak adierazi du Nafarroako Guardia Zibilaren Trafikoko Taldea zer gertatu zen ikertzen ari dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.