Indarkeria matxista

Hamabi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik

Frogatutzat eman dute tratu txarrak eta legearen aurkako atxiloketa egon direla. Akusatua ezingo da biktimarengana hurbildu hamalau urtean, eta kartzelatik irten eta gero zaintzapean aske egon beharko du beste bost urtez

Eraso matxista baten aurkako protesta Irunen. Artxiboko irudia. OARSOBIDASOAKO HITZA
Javi West Larrañaga.
2022ko uztailaren 26a
15:06
Entzun

Gipuzkoako Auzitegiak hamabi urteko zigorra ezarri dio gizon bati sexu eraso bat egiteagatik, legearen aurkako atxiloketa delitu batengatik eta ezohiko tratu txarren hiru kargugatik. Epaileak «sinesgarritasun osoa» eman dio emakumeak epaiketan eta instrukzio fasean emandako bertsioari.

2020ko abuztuaren 13an gertatu zen erasoa, eta, sententziaren arabera, gizonak bi egunez atxiki zuen emakumea Gipuzkoako kostaldeko etxe batean. Horrez gain, heriotza mehatxuak egin zizkion. Kartzela zigorraz gainera, epaileak ebatzi du akusatua ezingo dela biktimarengana hurreratu hamalau urtean, eta espetxetik irten ostean zaintzapean aske egon beharko duela bost urtez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.