Albistea entzun

AHT

Geroa Baik irmo dio ez duela onartuko 'euskal Y'-arekin lotura Gasteizen egitea

Koldo Martinez senatariak alderdi sozialistari aurpegiratu dio «jarrera aldatu» duela.

Koldo Martinez senatari autonomikoa
Koldo Martinez senatari autonomikoa Miguel Oses / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2022ko uztailak 28

Espainiako Gobernuak oraindik ez du erabaki non egingo den Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko lotura, baina Geroa Baik argi du alderdi sozialistak Gasteizko aukera hobetsi duela. Hori horrela, Koldo Martinez senatari autonomikoak irmo salatu du koalizioak ez duela hori onartuko «inondik ere».

Gaia aztertzeko asmoz, ekaina amaieran Raquel Sanchez Espainiako Gobernuko Garraio ministroa biltzekoa zen Eusko Jaurlaritzako zein Nafarroako Gobernuko agintariekin, baina, azkenean, bilera irailera atzeratu dute.

Hori guztia ikusirik, Geroa Bai «kezkatuta» agertu da. Susmatzen du, Ezkioko aukera beharrean, Madrilek eta alderdi sozialistak Gasteizko aukera nahiago dutela. «Gasteizko aukeraren aldeko apustua ingurumenari eta Sakanako gizarteari eragindako orbain bat da, eta lurraldea erdibitzen du». Martinezek gaineratu du aukera horren alde eginez gero PSNk «aizkorakada» bat emango diola Nafarroako lurralde kohesioari eta garapen jasangarriari.

2018an, Mariano Rajoyren gobernuak txosten bat egin zuen, eta bost proposamen aztertu zituzten, bi norabidetan: Iruñetik Gasteizerantz, eta Iruñetik Ezkiorantz. Bost proposamenen artean, Gasteizera zihoazenetako bat hobetsi zuten. Haatik, informazioa jasotzeko prozesu bat ireki zen, eta 10.000 alegazio aurkeztu ziren. Ondoren, ingurumen eraginari buruzko adierazpena egitea espero zen, baina prozesu hura guztia gelditu egin zen. Hala egon da lau urteotan.

Ustez, Gasteizko aukera merkeagoa da, baina Jaurlaritzak Ezkiokoa nahiago du. Nafarroan, Geroa Baik eta Navarra Sumak defendatzen dute aukera hori, eta PSNk ez du iritzirik eman. Geroa Baik argudiatzen du Gasteizkoak ingurumenari «kalte handiagoa» eragingo diola. Aitzitik, AHTaren aurka diren parlamentuko taldeen ustez, bi aukerek egingo diote kalte handia ingurumenari. Talde ekologistek salatzen dute Ezkiokoak tunel luzeak aurreikusten dituela, eta inguruko ur baliabideak hondatuko dituela.

Ez da gobernuko bazkideen artean tentsioa sortzen den lehen aldia. Martinezek «argi eta garbi» exijitu dio PSNren menpeko Lurralde Kohesioko Departamenduari zehazteko zergatik aldatu duten jarrera. «Uste dugu Gasteizko aukera ez dela ona euskal Y-rekin lotzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Euskalgintzaren Kontseiluaren manifestazioa Iruñean, merezimenduen dekretuaren kontra. ©Iñigo Uriz, Foku

Hizkuntza eskakizunetan katramilatuta

Julen Aperribai

Izan legedia aldatzeko prozedurengatik, hizkuntza eskubideen kontrako epaiengatik nahiz diskurtso politikoengatik, sarritan euskara hizkuntza eskakizunei lotuta egon da eztabaida publikoan azken ikasturtean. Bada motiborik datorrenean ere hala segiko duela pentsatzeko.

 ©Aritz Loiola/ FOKU

«Aldea dago familiek zer egin nahi duten eta zer egiten duten»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Bizkaiko gurasoek zailtasunak dituzte gatazkak eta estresa kudeatzeko, Ainhoa Allenderen esanetan. Deigarria egin zaio ikustea umeei arreta jarri beharreko tarteetan ere sakelakoari adi egoten direla.

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zergatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...