Ingalaterra 2-1 Alemania

Ingalaterrak irabazi du Eurokopa

Luzapenean gailendu da etxeko taldea, Ella Tooneren eta Chloe Kellyren golei esker. 87.192 ikusleren aurrean jokatu dute finala, Wembleyn.

Ingalaterrako jokalariak garaipena ospatzen, gaur, Wembleyn. ANDY RAIN / EFE
2022ko uztailaren 31
21:09
Entzun

Ingalaterrak irabazi du etxean jokatu duen Eurokopa. Sarina Wiegmanek prestatutako taldea ez zen faboritoa, baina finalak jokatu egin behar dira, eta merezitako garaipena eskuratu du, bere historiako lehenengoa. Chloe Kellyk sartu du gol erabakigarria, luzapenean, 110. minutuan.

Espero zen bezala, neurketa parekatua eta gogorra izan da, gol aukera gutxikoa. Lehen zatian, batez ere. Joko hori, ustez, Alemaniari komeni zitzaion, baina lehen gola Ingalaterrak sartu du. Eta nolakoa, gainera: kontraeraso batean Ella Tooneri iritsi zaio baloia, eta hark atezainaren gainetik loratu du baloia. 1-0, eta eromena Wembleyn.

Alemaniak, orduan, erasora jo behar izan du. Eta berandu baino lehen lortu du neurketa berdintzea: 79. minutuan, erdiraketa bat heldu zaio Lina Magulli, eta bikain bidali du sarera. Horrela iritsi da partida 90. minutura.

Eta luzapenean erabaki da. Korner batean, hainbat aldaratzeren ondoren, Chloe Kellyri iritsi zaio baloia, eta hark ahal bezala sartu du gol erabakigarria. Bere hirugarren finalean, lehen garaikurra Ingalaterrarentzat.

Nabarmentzekoa da aurtengo Eurokopak eta bereziki finalak izandako oihartzuna eta jarraipena. Besteak beste, finala bertatik bertara ikusi dute 87.192 lagunek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.