Baionako Bestak

Baionak agur esan dio Leon Erregeari

Hamar ziztada salatu dituzte jaien azken gauean, eta pertsona bat atxilotu dute.

Baionako kaleak garbitzen, gaur goizean, besten biharamonean. GUILLUME FAUVEAU
2022ko abuztuaren 1a
10:41
Entzun

«Gora 2023ko Baionako bestak!». Oihu horrekin bidali dute hibernatzera Leon Erregea Lapurdiko hiriburuan. Bart eginiko ekitaldiarekin amaitu dira hiriko bestak.

90 urte bete dituzte aurten Baionako jaiek. Jendetza batu da herriko etxearen aurrean, eta zapi gorria kendu dute, jaiei «datorren urtera arte» esateko. Aturritik jaurtitako su festarekin amaitu da jaia.

Agintarien arabera, gaua lasai samarra izan da. Edonola ere, ziztadengatik hamar salaketa jarri dituzte, eta pertsona bat atxilotu dute horren harira. Beste egunetan, denera, 122 salaketa jarri dituzte ziztadengatik.

Horrez gain, beste sei pertsona atxilotu dituzte lapurretan, borrokan eta halakoetan aritzeagatik. Eta gidariei eginiko 450 alkohol kontroletan, sei gidariri isuna jarri diete.

Larrialdi zerbitzuek 131 pertsona artatu behar izan dituzte, eta horietako zazpi adin txikikoak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.