Ezbeharra

Identifikatu gabeko txirrindulari bat hil zen atzo Berako pista batean

Foruzaingoak zehaztu du nazionalitate frantsesa duela hildakoak. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan dago.

Berako pista baten aurkitu zuen Foruzaingoak txirrindulariaren gorpua. FORUZAINGOA
Lide Egizala Urteaga.
2022ko abuztuaren 1a
11:02
Entzun

Txirrindulari bat hil zen atzo 18:45ean Beran, NA-4410 errepidetik sarbidea zuen pista batean.

Txirrindulariaren gorpua lurrean etzanda aurkitu zuen Foruzaingoak, eta, zehaztu dutenez, nazionalitate frantseseko pertsona bat da Gertatutakoa ikertzen ari dira. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten atzo —Iruñean du egoitza—, autopsia egin ziezaioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.