Euskal presoak

Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu dute

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Alcalako (Madril) espetxean sartu dute Moreno.

Itziar Morenoren eta Saul Kurtoren aldeko elkarreratatze bat, Bilbon, 2016an. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
2022ko abuztuaren 5a
20:05
Entzun

Itziar Moreno euskal presoa Espainiaratu dute gaur, Etxerat elkarteak adierazi duenez. Madrilgo Alcala espetxean sartu dute preso bilbotarra, Roazhongo (Rennes, Bretainia) kartzelatik lekualdatu ondoren. Moreno 2011ko apirilean atxilotu zuten, Frantziako Creuse departamenduan, ETArekin lotuta, eta hamabost urteko zigorra ezarri zioten Frantzian.

Duela gutxi, uztailaren 17an, Morenoren lagun batek auto istripua izan zuen Roazhongo espetxera bisitan zihoala. Anbulantzian eraman zuten ospitalera, eta gau bat igaro zuen han.

Ikusi gehiago:Itziar Moreno euskal presoaren lagun batek auto istripua izan du Roazhongo espetxera bidean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.