Ezbeharra

55 urteko gizon bat hil da Irrisarri Landen, bizikletaz zebilela

Jauziak egiteko pista batean erori da gizonezkoa, eta, kaskoa jantzia zuen arren, garuneko lesio traumatiko bat izan du. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute berpiztu.

Txirrindulari batzuk, IrriSarri Landen. IRRISARRI LAND
2022ko abuztuaren 7a
13:29
Entzun

55 urteko txirrindulari bat hil da gaur Igantzin (Nafarroa), Irrisarri Land abentura parkean. Goizeko 10:55 aldera gertatu da ezbeharra: jauziak egiteko pista batean zebilen gizona, eta eroriko larria izan du. Kaskoa jantzita zeraman, baina, hala ere, garuneko lesio traumatiko bat izan du, eta arnasa hartzeari utzi dio.

Berehala deitu diete larrialdi zerbitzuei, baina haiek ezin izan dute ezer egin gizona berpizteko. Orain autopsia egingo diote hilotzari, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu du Foruzaingoak. Hildakoa gipuzkoarra zen, nahiz eta Hendaian (Lapurdi) bizi zen.

Irrisarri Land parkeko arduradunek ohar bat plazaratu dute hildakoaren senideei eta lagunei doluminak emateko. Esan dute autopsiaren emaitzen zain daudela zer gertatu den zehazki jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.