ezbeharra

Astigarragako gazte bat hil da Pirinioetan, moto istripu batean

Atzo gertatu zen ezbeharra, Eretan.

D-113 errepideko zati bat, Eretan. GOOGLE
2022ko abuztuaren 8a
10:37
Entzun

Astigarragako (Gipuzkoa) 24 urteko gazte bat hil zen atzo Eretan (Biarno, Okzitania). Moto istripua izan zuen Pirinioetako Soudet mendatea igotzen ari zela, D-113 errepidean, San Martingo Harriko eski estaziotik gertu. Gaztea taldean zihoan, baina errepidetik atera eta amildu egin zen, 14:45 aldera.

SudOuest hedabideak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta helikoptero bat bertaratu ziren, baina ezin izan zuten gaztea salbatu. Jendarmeria gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.