Ezbeharra

Bilboko bizilagun bat hil da entzierro batean, Valladoliden

Gizonezkoak lepoan jaso du adarkada, Valladolideko La Seca herrian (Gaztela eta Leon, Espainia).

La Secako plaza (Valladolid, Espainia). LA SECAKO UDALA.
2022ko abuztuaren 9a
11:03
Entzun

Bilbon bizi zen gizonezko bat hil da Valladolideko La Seca herriko (Gaztela eta Leon, Espainia) festetan, entzierro batean. Herriko plazan gertatu zen ezbeharra, astelehen gauerdian. Behi baten aurrean korrika ari zela, adarkada bat eman zion lepoan Bilboko bizilagunari, El Norte de Castilla hedabideak jakinarazi duenez.

Osasun langileek zezen plazan bertan artatu zuten gizonezkoa, baina han bertan zendu zen azkenean. Aipatutako hedabideak zehaztu du adin ertaineko gizonezkoa dela hildakoa.

Ikusi gehiago:Hil egin da Tuterako entzierro batean larri zauritutako gizona

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.