Gaixotasun infekziosoak

Henipabirus mota berri bat aurkitu dute Txinan

Txinako Shandong eta Henan probintzietan Langya birusaz kutsatutako 35 pertsona atzeman dituzte. Animalien artean maizago detektatzen den gaixotasun bat da.

Mediku langileak Txinako ospitale batean lanean. ALEX PLAVEVSKI / EFE
Lide Egizala Urteaga.
2022ko abuztuaren 9a
15:17
Entzun

Txinako eta Singapurko zientzialari talde batek Langya izeneko henipabirus mota berri bat aurkitu du. Dagoeneko birusaz kutsatutako 35 pertsona daude Txinako Shandong eta Henan probintzietan. Oraingoz, ez dago hildakorik eta gaixotasunaren garapena ere ez da larria. Hala ere, adituek jakinarazi dute ez dagoela birusa sendatzeko txerto edo tratamendurik eta, hori dela-eta, «alerta» mantentzea beharrezkoa dela.

Zientzialarien esanetan, Langyak Nipah birusaren antza dauka. Sukarra, nekea, eztula, mialgia, goragalea eta gonbitoak ditusintomarik ohikoenak. Langya pertsonatik pertsonara transmiti daitekeen argi ez badago ere, adituek jakinarazi dutenez, animalien artean maizago detektatzen den gaixotasun bat da, batez ere satitsuen artean. Birus horren antigorputzak ahuntzetan eta txakurretan ere aurkitu izan ohi dituzte.

Hori ikusirik, Huashan ospitaleko gaixotasun infekziosoen departamentuko Wang Xinyu medikuak esan du gaixotasun infekzioso berriek «gero eta eragin handiagoa» izango dutela gizakion eguneroko bizitzan. Gehitu du koronabirusa ez dela izango mundu osoan «pandemia bat eragingo duen azken gaixotasun infekziosoa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.