Albistea entzun

Hondartzak

40 bat jende ausikiak izan dira Hendaiako uretan

Oraindik segurtasunik ez da, baina uste dute balezta arrainak eragin dituela zauriak, eta baliteke zerikusia izatea itsasoko uraren tenperaturaren igoerarekin.

40 bat jende ausiki zituen atzo oraindik identifikatu ez den arrain batek, Hendaiako hondartzan.
40 bat jende ausiki zituen atzo oraindik identifikatu ez den arrain batek, Hendaiako hondartzan. Isabelle Miquerestorena Tamaina handiagoan ikusi

Leire Casamajou Elkegarai -

2022ko abuztuak 9 09:28

40 bat pertsonak sokorri zerbitzuetara jo zuten atzo Hendaiako hondartzan (Lapurdi), gorputzean ausiki arrastoak agertu zitzaizkielako. Ausikien jatorria ez da ezaguna, baina arrain batek eginak direla segurtatu dute hondartzako sokorri zerbitzuek.

Kasua azterturik, balezta arraina ote den susmatu dute, baina oraindik ezin dute segurtatu. Hondartzako sorospen gune nagusiko buru Yann Huynh-Totek azaldu duenez, «arrain bizien zein medusen ziztadetara ohituak» dira, baina «lehen aldia da fenomeno hori» ikusten dutela.

Halere, ausikiek ez dute minik egiten, eta sintomak ez dira kezkagarriak. Atzo, hondartzako salbatzaileek antiseptiko bat aplikatu zieten ausikiak izan zirenei, eta nahikoa izan zen.

Klima aldaketaren seinale bat?

Euskal Herriko eta Hego Landetako Ingurumenaren Defentsaren Elkarteen Kolektiboko (CADE) kide Victor Pachonek azaldu duenez, «segurtasunik ez da oraindik, baina egiazki baleztak baldin badira, orduan klima aldaketaren seinale argia da beste behin ere». Izan ere, azken egunotan, itsasoko uren tenperaturak nabarmen igo direla antzeman dute adituek, eta baleztak arrain tropikalak dira: «Honaino iritsi badira, ez da seinale ona».

Haren ustez, «elementu zientifiko gehiago behar dira arrain espeziearen konfirmatzeko, eta interesgarria litzateke horren identifikatzea, geroko joera ere definitzeko».

Hendaiako Herriko Etxea ere egoeraz abertitua izan da, eta azterketak eginen dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kilometroak jaia, gaur, Ibarran (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / Foku

«Aro berriko lehen Kilometroak» ospatzen ari dira Ibarran

Berria

Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian. Uzturpe Ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.

Atzo goizean antolatutako bi mahai inguruetako bat. ©M. DEL VALLE/ FOKU

Ekotopaketak: egiturazko makur bat zuzentzeko

Iñigo Astiz

Kapitalismoaren dinamikaren ondorio ekologiko eta ekonomikoak elkarrekin aztertu dituzte Ekotopaketen bigarren eguneko goizeko mahai inguruan.

Pantxika Maitia moderatzailea, Jean Baptiste Paoli, Delphine Le Bras, Herve Couture eta Aines Dufau, Ikas-ek atzo antolatu hitzaldian, Baionan. ©BOB EDME

Pedagogia ardatz, indarrak batu

Oihana Teyseyre Koskarat

Hizkuntza gutxituetan ikasmateriala ekoizteko dituzten mugez eta erronkez eztabaidatzeko elkartu dira Korsikako, Okzitaniako, Bretainiako eta Ipar Euskal Herriko adituak, Baionan.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...