Indarkeria matxista

Bi urteko espetxe zigorra jarri diote gizon bati, begirale zela adingabe bati ukituak egin izana leporatuta

Espetxe zigorraz gain, bost urteko inhabilitazioa jarri diote. El Correo hedabideak zehaztu duenez, ez da espetxean sartuko, aurrekaririk ez duelako.

Martxoaren 8ko artxiboko irudi bat, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko abuztuaren 12a
10:42
Entzun

Bi urteko espetxe zigorra eta bost urteko inhabilitazioa jarri dizkiote gizon bati, begirale zela adingabe bati ukituak egin izana leporatuta. El Correo hedabideak eman du gizonezkoari jarritako zigorren eta epaiaren sententziaren berri, eta zehaztu du bi urteko espetxe zigorra jarri arren ez dela espetxean sartuko, aurrekaririk ez duelako. Espetxe zigorraz gain, bost urteko inhabilitazioa jarri diote, eta denbora tarte horretan ezin izango du adingabeekin lotura izan dezakeen inolako jarduerarik egin. Halaber, 3.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio ukituak egin zizkion adingabeari.

Sententziak jasotzen duenez, gizonezkoak 2019ko uztailean eginiko irteera batean egin zizkion ukituak adingabeari. Prozesu judizialean, akusatuak ukatu egin du adingabeari ukituak egin izana, baina, El Correo hedabideak jaso duenez, gizonezkoak aitortu du sexua mintzagai zuten testuinguru batean «hitz desegokiak» erabili ahal izan zituela, eta «gaizki-ulertu» gisa izendatu du hori. Adingabeak, berriz, deklaratu zuen izaera sexualeko iruzkin horiek «etengabeak» zirela. «Nazkagarriak ziren, eta oso deseroso sentiarazten ninduten».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.