Suteak

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Basauriko etxebizitza bateko suteagatik

Kea arnastu dutela-eta eraman dituzte Galdakaoko erietxera etxebizitzako bizilaguna eta bi ertzain.

Basauriko (Bizkaia) etxebizitza batean izan da sutea. GOOGLE.
2022ko abuztuaren 12a
11:15
Entzun

Sua piztu da goizalean Basauriko (Bizkaia) etxebizitza batean, eta hiru lagun ospitaleratu egin behar izan dituzte. 05:00etan hasi da sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Etxean zegoen bizilaguna eta bi ertzain zauritu dira; kea arnasteagatik eraman behar izan dituzte Galdakaoko ospitalera.

Etxebizitza blokeko gainerako bizilagunak ere atera egin dituzte etxetik, baina 08:00etarako sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek, eta etxera itzuli ahal izan dira bizilagunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.