Jaiak

Aurrerantzean antzara artifizialak bakarrik erabiliko dituzte Lekeitioko jaietan

Pandemia aurretiko joera kontuan izanda, Antzara Egunean polimerozko antzarak soilik erabiltzea erabaki du udalak. Aurtengo sanantolinetan jarriko da martxan neurria.

2019ko  Antzara Eguneko jasoaldi bat. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Mikel Garcia Martikorena.
2022ko abuztuaren 12a
16:44
Entzun

Lekeitioko (Bizkaia) Antzara Egunean ez da benetako antzararik erabiliko aurrerantzean. Lekeitioko Udala osatzen duten alderdiek aho batez hartu dute erabakia gaurko osoko bilkuran. Herriko hainbat eragile entzun ostean, polimeroz egindako antzarak soilik erabiltzea erabaki du udalak aurtengo sanantolin jaietatik aurrera. Adierazitakoaren arabera, azken urteotako joera izan dute hizpide erabakia hartzeko orduan.

Animaliak alde batera uztea ez da berria Antzara Egunean. Izan ere, 2014an Antzartek polimerozko antzara erabiltzen hasi zirenetik, geroz eta ontzi gehiagok egiten dute horren alde. Udaletxearen datuen arabera, ospatu zen azken aldian, 2019an, parte hartzaileen %65 aritu ziren benetako antzararik gabe. Jaien «bilakaera natural» gisa ulertzen du neurria udalak.

Udalak gaineratu duenez, polimerozkoak erabiltzen dituztenetik handitu egin da jasoaldien batezbestekoa: «Ikuskizun ederragoa eskaintzen da, eta parte hartzaileentzako entretenigarriagoa da». Horretaz gain, hegazti gripearen eraginez, benetako antzarak lortzea gero eta zailagoa dela azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.