Ezbeharrak

21 urteko andoaindar bat hil da trafiko istripu batean, Sorian

Astelehen goizean gertatu zen ezbeharra. Zaurituta gertatu dira beste hiru gazte, 20 eta 22 urte bitartekoak.

Istripua gertatu zen lekua, atzo, Sorian (Espainia). AIURRI.
2022ko abuztuaren 16a
19:36
Entzun

21 urteko gazte andoaindar bat hil da Soriako (Espainia) Hijonosa del Campo herrian, autoa bidetik atera ondoren. Lau lagun zihoazen denera autoan; beste hiru gazteak zaurituta eraman zituzten; haietako bi, larri. 7.44an gertatu zen ezbeharra, SO-P-2003 errepidean.

Larrialdi zerbitzuak joan zirenerako, hila zen 21 urteko gaztea. Hiru zaurituetako bi anbulantzian eraman zituzten Soriara. Hirugarrena, larri, helikopteroz eraman behar izan zuten Zaragozako ospitalera.

Hildakoak Andoaingo Leizaran eskubaloi taldean jokatzen zuen, senior mailan. Minutu bateko isilunea egin dute haren oroimenez, astearte arratsaldean, Andoaingo (Gipuzkoa) Zumea plazan bilduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.