Ezbeharrak

Motor gidari gipuzkoar bat hil da Huescan, trafiko istripuan

50 urte ditu gidariak. Bidetik atera, eta amildegi batetik behera erori da.

Istripua gertatu den lekua, Huescako (Aragoi, Espainia) Yesero herrian. GUARDIA ZIBILA.
2022ko abuztuaren 17a
20:38
Entzun

50 urteko motor gidari gipuzkoar bat hil da Huescan (Aragoi, Espainia), trafiko istripu batean. 12:25 aldera gertatu da ezbeharra, Guardia Zibilak jakinarazi duenez, Huescako Yesero herrian, N-260 errepidean. SabiƱanigo aldera zihoan motor gidaria, eta bidetik atera eta 65 metroko amildegi batetik behera erori da.

Gidariaren gorpua Huescako Ospitale Probintzialera eraman dute autopsia egitera, eta istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.