Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte berriz, kutsaduraren ondorioz itxita egon ondoren

Azken orduotako eurite indartsuen ondorioz, Lapurdi kostaldeko hondartza guztiak itxi zituzten atzo, kutsaduragatik. Gaur goizean, horietako batzuk berriz ireki dituzte.

Biarritzeko hondartza (Lapurdi), itxirik. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko abuztuaren 19a
09:44
Entzun

Alerta laranja ezarri zuten atzo Ipar Euskal Herrian, uholde arriskuagatik. Eurite indartsuak izan ziren, eta, euriaren ondorioz, ur araztegiak gaindikatu ziren Ipar Euskal Herriko eremu askotan. Ondorioz, euriak ura kutsatu zuen, eta Lapurdiko hondartza guztiak itxi behar izan zituzten, prebentzioz. Guztira 34 hondartza itxi zituzten. Gaur goizean, ur kalitatearen proba egin ondotik, Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte berriz. Hendaia eta Donibane Lohizune bitarteko hondartzak, ordea, itxita daude oraindik.

Gaur berriz analizatuko dute ura, eta horren arabera erabakiko dute itxita dauden hondartzak ireki ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.