KORONABIRUSA

COVID-19aren datuek beherantz segitzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Beste 18 pertsona hil dira astebetean koronabirusak jota; 156 lagun daude ospitaleratuta, eta horietako hamaika ZIUetan daude.

Autodiagnostiko gunea, Gurutzetako ospitalean (Bizkaia). ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko abuztuaren 22a
13:00
Entzun

Koronabirus kasuen datu eguneratuak eman ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta beheranzko joera nabarmena antzeman daiteke gaitzaren bilakaera neurtzeko erabiltzen diren aldagai ia denetan. Osakidetzaren txostenaren arabera, beste 18 lagun hil dira gaitzak jota azken astean. Aurreko astean, 30 izan ziren gaixotasun horrekin hildakoak. Ospitaleetako presioak ere behera egin du: 156 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 11 ZIUetan—joan den astean 180 pertsona zeuden ospitaleetan COVID-19ak jota, eta 15 zeuden ZIUetan, larri—.

Positibo kopuruari begiratuta ere, beheranzko joera gero eta nabariagoa da; 803 pertsonak eman dute positibo oraingo honetan. Joan den astean, 1.203k eman zuten positibo. Izan ere, 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak beheranzko joera hartua zuen azken asteetan, eta orain ere bide beretik doa: 91,46 dela jaso du Eusko Jaurlaritzaren txostenak—140,62 zen joan den astean, eta 210,24, berriz, duela bi aste—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.