Ezbeharra

Bi lagunen gorpuak aurkitu dituzte Basaurin, atzo sute bat piztu zen tokian

Arteagoiti auzoan piztu zen sua, atzo arratsaldean. Bi gizonezko dira hildakoak, anaiak, eta biek 73 urte zituzten. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Basauri (Bizkaia), artxiboko irudi batean. MIGUEL TOñA
2022ko abuztuaren 24a
09:02
Entzun

Suhiltzaileek bi hilotz aurkitu dituzte Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti auzoan, atzo landa sute bat piztu zen toki berean.

Atzo arratsaldean jaso zuten landa sutearen berri, eta 17:00 aldera joan ziren hara. Iristean, bi gizonezkoren gorpuak aurkitu zituzten. Larrialdi zerbitzuetako langileak iristean baieztatu zuten bi pertsona horien heriotza; anaiak ziren, eta biek 73 urte zituzten. Bilboko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman zituzten.

Uztondoak erretzen ari ziren, eta Segurtasun Sailaren lehen hipotesien arabera, suak kontrola galdu zuen. Hala ere, Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.