Emakume bat hil da Zallan, trafiko istripu batean bota duten farolak jota

Gidaria atxilotu egin dute, gidabaimenik ez daukalako eta edanda zegoelako. Hildako emakumeak 67 urte zituen.

Zalla, artxiboko irudi batean. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2022ko abuztuaren 24a
10:47
Entzun

Ezbeharra izan zen atzo gauean Zallan (Bizkaia): GueƱes (Bizkaia) aldera zihoan auto bat errepidetik atera zen 23:00 aldera, eta farol bat jo zuen. Kolpearen ondorioz, farola erori egin zen, eta espaloian zegoen emakume bat jo zuen. Larrialdi zerbitzuak 67 urteko emakumea salbatzen ahalegindu ziren, baina hil egin zen. Berarekin senide bat zegoen, eta ospitalera eraman behar izan zuten antsietateak jota.

Gidaria, berriz, atxilotu egin zuten. Izan ere, ez zeukan gidabaimenik eta edanda gidatzen ari zen. Atxilotua 25 urteko gizonezko bat da, eta bide segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeriazko homizidio delitua egozten dizkiote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.