koronabirusa

Hego Euskal Herrian aurrerantzean ere maskara derrigorrezkoa izango da hegazkinetan

Raquel Sanchez ministroak bestelakoa esan badu ere, ez dute derrigortasuna kenduko. Gainerako garraio publikoetan ere herritarrek maskara jantzi beharko dute nahitaez.

Jendea maskarak jantzita Hondarribiko aireportuan, artxiboko irudian. MAIALEN ANDRES / FOKU
2022ko abuztuaren 25a
12:30
Entzun

Pandemiaren bilakaera ikusita, Hego Euskal Herriko aireportuetan eta hegazkinetan maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Raquel Sanchez Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak Espainiako kongresuan: «Aireko garraioaren kasuan, kendu egingo da maskara erabiltzeko derrigortasuna, tenperatura hartzea edo kontroletan distantzia mantentzea». Ordea, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak zuzendu egin du berak esandakoa, eta adierazi du maskarak derrigorrezkoak izango direla hegazkinetan.

Egun, garraio publikoan maskara erabiltzea nahitaezkoa da Hego Euskal Herrian. Sanchezek esan duenez, momentuz ez dute aldaketarik egingo horietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.