«Krisi» egoerara pasatu da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik

Guztira, orain arte, Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko 103 herri «alerta» egoeran sartuak ziren; atzoz geroztik, Euskal Herriko 95 herriak ondoko mailara pasatu dira, «krisi» egoerara, hots. Neurrien azkartzera eraman du.

Baratzeen ureztatzea 08:00ak eta 20:00ak artean bakarrik egin daiteke, «krisia» egoera ezarri dela eta lehorteagatk. SEBKO PHOTO
Leire Casamajou Elkegarai.
2022ko abuztuaren 26a
10:57
Entzun

Ur egoera gaizten ari da Ipar Euskal Herrian. Joan den abuztuan prefetak hedatu neurriak ez dira nahikoak izan lehorteari aurre egiteko. Prefeturak azaldu duenez, «abuztuaren 18ko eurien aurreko emarira itzuli dira errekak, 22tik goiti, jadanik». Hala, abuztuan uztailean baino euri gehiago egin badu ere, eta baldintza meteorologikoak hobeak izan badira ere, ez da nahikoa izan lehortetik ateratzeko, eta «baliabideen mailak ahul dirau oraindik ere».

Horregatik, orain arteko ur edangarriaren erabilpena murrizteko neurrien azkartzea erabaki du prefetak, Euskal Hirigune Elkargoko 95 herrirentzat. Adibidez, baratzeen ureztatzea 08:00ak eta 20:00ak artean egin daiteke, baina soropilen, lorategien, berdeguneen eta golko bereziena, berriz, guztiz debekatu dute. Kirol zelaiak astean bi aldiz urezta daitezke, 22:00ak eta 06:00ak artean.

Garbiketaren aldetik, baldintzak «alerta» egoerako berberak egon dira: ibilgailuen garbiketak guztiz debekatua dago oraindik ere, partikularrentzat zein profesionalentzat; etxe aitzinaldeen, teilatuen eta bide bazterren garbitzea ere debekatua da, eta, aisialdiari dagokionez, etxeetako igerilekuen betetzea edo iturri publikoen urez hornitzea ezinezkoa da oraindik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.