Emakume bat hil da Irunen, moto batek harrapatuta

GI-636 errepidea erabat itxi behar izan dute. Biktimak 54 urte zituen.

Irun, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2022ko abuztuaren 26a
20:29
Entzun

54 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), GI-636 errepidean, moto batek harrapatuta. 22 urteko gidaria, berriz, ospitalera eraman dute, zaurituta. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Istripua Osinbiribileko eta Behobiako biribilguneen artean izan da. Larrialdi zerbitzuak bertara joan badira ere, emakumea lekuan bertan hil da. Ezbeharraren ondorioz, errepidea erabat itxi behar izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.