Indarkeria matxista

Bilboko Aste Nagusian ziztadak egin dituen susmagarri bat identifikatu du Udaltzaingoak

Duela egun batzuk identifikatu zuten udaltzainek pertsona hori. Halere, ez dago horri buruzko salaketarik.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat aurtengo Bilboko jaietan. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
2022ko abuztuaren 27a
13:46
Entzun

Bilboko Udaltzaingoak Aste Nagusian ziztadak egin dituen susmagarri bat identifikatu du, udaleko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez. Iturri berberek azaldu dutenez, duela egun batzuk identifikatu zuten udaltzainek pertsona hori. Halere, ez dago horri buruzko salaketarik.

Bilboko jaiak hasi eta bi egunera, zazpi ziztada kasu salatu ziren. Bart ere ziztada salaketa bat jaso zuen Ertzainak, eta eraso sexista bat ikertzen jarraitzen du, gainera.

Informazio gehiago: Bilboko Aste Nagusiko zazpi ziztada kasu ikertzen ari dira.

Erasoen harira, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiko erasoen aurkako protokoloa aktibatu zuten bart gauean, eta erasoen aurkako giza katea egingo dute gaur arratsaldean. Konpartsek azaldu dutenez, 19:30ean hasiko da protesta Arriaga Antzokiaren aurrean.

Ez da jaietan egin duten lehen elkarretaratzea; izan ere, indarkeria matxista ororen aurkako protesta egin zuten asteartea. Erasoei autodefentsa feministaz erantzungo dietela ohartarazi zuten ehunka lagunek, eta berriz egin zuten ozen oihu sexu erasoen aurka.

Informazio gehiago:Bilboko Aste Nagusian salatu duten sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.