COVID-19

COVID datuak, maldan behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Postibo kopururua beherantz doa aurreko asteekin alderatuta. Hamabost pertsona hil dira gaitz horren ondorioz azken astean, aurrekoan baino hiru gutxiago

Osasungintzako profesional bat, emakume bati koronabirus testa egiten. JAGOBA MANTEROLA/FOKU
jone arruabarrena
2022ko abuztuaren 29a
12:50
Entzun

Beheranzko joerarekin jarraitzen du koronabirusak Araban, Bizkai eta Gipuzkoan. Hori erakusten dute Eusko Jaularitzak gaur emandako datuek: 711 positibo atzeman dira azken astean—803 izan ziren joan den astean—, eta hamabost izan dira aste honetan gaitz horrek jotahildakoak; kasu horretan ere jaitsi egin da kopurua, hamazortzi izan baitziren aste bat lehenago.

Ospitaleetako presioa ere arinduz doa apurka. 103 pertsona ospitaleratu dituzte gaitz horrekin, horietako bederatzi ZIUetan. Aurreko astean, 156 ziren ospitaleratuak, eta 11 pertsona zeuden ZIUetan. Hamalau eguneko intzidentzia tasa metatuak ere behera jarraitzen du, azken asteetan bezala: 69,03 da oraingoan—91,46 zen joan den astean—.

Txertaketen datuak ere eman ditu Jaurlaritzak: 1.851.470 pertsonak hartu dute txertoaren dosi bat gutxienez pertsona helduei dagokienez. 88.444 haurrek ere jaso dute dosi bakar bat edo gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.