Alderdiak

'Independentziarako indarra' lelopean, manifestaziora deitu du Sortuk irailaren 11rako

Sorturen erranetan, gizartea bizitzen ari den garai «ezegonkor eta larria» errotik aldatu behar da.

"Independentziarako indarra" manifestazioaren aurkezpena, Donostian. ANDONI CANELLADA
Isabel Jaurena.
2022ko abuztuaren 31
13:26
Entzun

Sortuko zenbait kide elkartu dira gaur Donostian, irailaren 11n 13:30ean eginen duten manifestazioaren berri emateko. Bulebarretik abiatuko da, eta Independentziarako indarra lelopean eginen dute. Honela definitu du Sortuk aurtengo leloa: «Ez da aldarri soil bat, guztia alda dezakeen indar batez ari gara, borrokaz eta herri gogoaz».

Gizartea garai «ezegonkorra eta larria» bizitzen ari dela adierazi dute, eta nabarmendu ezin dela etsipenean erori. «Herri honek ziaboga oso bat behar du; euskal herritarrok kolorez eta ilusioz betetako eraldaketa bat nahi eta behar dugu», gehitu dute.

Sortuk adierazi du krisiei «aurre egin» behar zaiela, eta ondorioak ezin dituztela betikoek jasan, hala nola emakumeek, gazteek eta langileek. Hortaz, aldarrikatu dute «berehalako neurriak» behar direla, eta neurriok «ezkerreko independentismoak gidatu» behar dituela. «Azken urteetan erakutsi bezala, herri honentzako alternatiba oso bat eta proposamen zehatzak ditu ezkerreko independentismoak», gehitu du Sortuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.