Ezbeharra

Txirrindulari bat hil da Vianako landa bide batean

Lehen zantzuei erreparatuta, susmoa dute gizonezkoa berez hil dela. 57 urte ditu, eta Logroñokoa da.

jarraia217706.jpg
2022ko irailaren 1a
09:36
Entzun

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 57 urteko txirrindulari bat hil da Viana inguruan (Nafarroa), landa bide batean. Emandako informazioaren arabera, atzo arratsean hil zen gizona. Ikerketa abiatu dute heriotzaren kausak zein izan ziren argitzeko. Hala eta guztiz ere, azaldu dutenez, susmoa dute berez hil dela; heriotza naturala izan dela, alegia.

Foruzainek plazaratutako datuen arabera. Hildakoa Logroñoko bizilaguna da (Espainia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.