Arrauna. Kontxako Bandera
Urdaibai eta Orio nagusi lehen jardunaldian
Oriok bi segunduko tarte atera dio Arraun Lagunaki, eta Urdaibaik zazpikoa Hondarribiari eta Donostiarrairi. Zuzenean jarraitu du BERRIAk.

*Emakumezkoetan, espero zen moduan, bi oilarren arteko lehia izan da Kontxako lehen jardunaldian. Bigarrenean erabakiko da garailea: Orio edo Arraun Lagunak. Bi segundokoa da tartea.
*Gizonezkoetan, sailkatze estropada ahaztu eta Urdaibai nagusitu da, itzulerako luze zoragarri bati esker.
Zuzeneko kontakizuna
Hondarribia nagusitu da lehen txandan
Hondarribiak irabazi du lehen txanda! Tolosadeari bi segundo atera dizkio. Buruz buruko lehian Iker Kortesek prestatutako taldea nagusitu da. Hirugarren lekuan Hibaika izan da, garaileengandik zazpira, eta Cabo, bederatzira.
1. Hondarribia 10.50,47
2. Tolosaldea 2,36ra
3. Hibaika 7,44ra
4. Cabo 9,18ra

Mikel O. Iribar
Emakumezkoen lehen txandan lau ontzi hauek ariko dira:
1. Hondarribia. Seigarren postuan egin zuen osteguneko sailkatze estropadan. ETE ligako egungo txapelduna da.
2. Tolosaldea. Hirugarren lekuan geratu zen. Estreinakoz aritu da Euskotren ligan, eta jaitsierako kanporaketa jokatuko du.
3. Cabo. Bosgarren egin zuen. Galiziako ligan txapelduna izan da
4. Hibaika. Laugarren postuan egin zuen, eta ETE ligan bigarren lekuan geratu da.

Mikel O. Iribar
Itsasoari dagokionez, olatuak hutsaren hurrengoak dira; haizeak, berriz, ipar, ipar-mendebaldetik ahul jotzen du. Halere, goizak aurrera egin ahala, zertxobat harrotuko dela iragarrita dago. Marea, berriz, 10:52an izan da goian, eta, beraz, gizonezkoen txandakoek itsaslaster gogorrago izango dute, nahiz eta marea hilak izan.

Mikel O. Iribar
Ohitura legez, gaur goizean goiz egin dituzte traineruen pisaketak.
Ohitura legez, gaur goizean goiz egin dituzte traineruen pisaketak. Lehen irudian, gizonezkoen ontziak; bigarrenean, emakumezkoenak. @berria pic.twitter.com/dNUKfdliXl
— Mikel O. Iribar (@mikelorba) September 4, 2022

Mikel O. Iribar
Sailkatze estropadetan, berriz, Hondarribia eta Arraun Lagunak izan ziren azkarrenak.
- Asteazkenean aise nagusitu zen Ama Guadalupekoa, eta Cabo kanpoan geratu zen 1,98 segundora. Urdaibaik ez zuen esperotako lana egin.
- Ostegunean, berriz, kinielek asmatu zuten. Donostia Arraun Lagunak izan zen lehena, eta txanponaren alderdi iluna Ondarroari egokitu zitzaion; zortzigarren amaitu zuen.

Paulo Ostolaza
Polemikari itsatsita
Lehia hasi bitartean, errepaso bat asteari. BERRIAn, zalantzarik gabe, Aitor Manterola Garate kazetariak asteazkenean argitaratu zuen artikulua izan da irakurriena: traineruen nabigazioa bizkortzen duen pegatinaren erabilerari buruzkoa. Kontxan erabiltzea debekatu egin du antolakuntzak.

Paulo Ostolaza
Informazio hori bertatik bertara eta zuzen zuzenean jaso du Mikel O. Iribar BERRIAko kazetariak, Donostiatik. Hark egingo du estropadaren zuzeneko jarraipena ere kaiatik.
Une batetik bestera emakumezkoen eta gizonezkoen kale zozketa egingo da @berria
— Mikel O. Iribar (@mikelorba) September 4, 2022

Paulo Ostolaza
Kaleak, zozketatuta
Jardunaldia hasi da jada Donostian, kale zozketarekin.
- Emakumezkoetan, lehen txandan: lehen kaletik Hondarribia, bigarrenetik Tolosaldea, hirugarrenetik Cabo, eta laugarrenetik Hibaika.
- Bigarrengoan: lehen kaletik Orio, bigarrenetik TDonostiarra, hirugarrenetik Arraun Lagunak, eta laugarrenetik Chapela.

Paulo Ostolaza
Egun on! Iritsi da arraunaren asteburu handia, iritsi dira arraunaren Olinpiar Jokoak, iritsi da Kontxako Banderaren lehen jardunaldia.
- 11:00etan hasiko dira lehian emakumezkoak. Orio da bandera hirugarrenez irabazteko faboritoa, baina Arraunek konfiantza berreskuratu du. Bigarren txandan doaz biak. Atarikoa.
- 12:00etan iritsiko da gizonezkoen txanda. Zortzi traineru lehian. Bi txanda. Ohiko martingala: balizko eguraldi aldaketa, kale zozketa... baina estropada bizitzeko, hainbat modu. Atarikoa.
Biak zuzenean jarraituko ditu BERRIAk.

Paulo Ostolaza
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.