Athletic 0-1 Espanyol

Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat

Espanyol baino hobea izan da, baina kontraeraso batean Braithwaitek sartutako gol batek erabaki du neurketa. Zuri-gorriek jaso duten lehen gola da.

Iñaki Williams, gaur, San Mamesen. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko irailaren 4a
19:20
Entzun

Denboraldiko lehen gola jaso, eta lehen partidua galdu. Horixe egin du gaur Athleticek. Porrot mingarria jasan dute zuri-gorriek gaur San Mamesen. Ez ditu gol aukera asko sortu Espanyolek, baina nahikoa izan du horietako bat baliatzearekin. Braithwaite izan da golegilea, 83. minutuan.

Aurkako joeretan iritsi dira bi taldeak neurketara. Denboraldia ederki hasi du Athleticek, bederatzi puntutik zazpi poltsikoratuta eta gol bat bera ere jaso gabe. Espanyolek, berriz, puntu bakarra zuen San Mamesera iritsi arte. Jokoa ez da errenta, ordea.

Hamaikakoa errepikatu du Valverdek, eta aulkian utzi ditu Guruzeta (azken neurketako izarra) eta Ander Herrera. Athletic indartsu zelairatu da, eta Berenguer izan da lehen minutuetako jokalaririk onena. Atzean eutsi dio Espanyolek, eta kontraerasoan saiatu da bere aukerak baliatzen. Hala, Joseluk gutxigatik ez du baliatu Darderren pase bat 25 minutuan.

Aukera garbienak, ordea, zuri-gorriek izan dituzte. Besteak beste, Berenguerrek atsedenaldiaren aurretik zutoinera bidali duen jaurtiketa bat.

Bigarren zatian berdindu egin da neurketa. Espanyolek ez du joko asko sortu, baina ezta Athleticek ere. Hala, 83. minutuan baloi bat berreskuratu du zelai erdian Bartzelonako taldeak, Darderrek Braithwaitei eman dio, eta Espanyolen azken fitxaketak sareetara bidali du baloia.

Athletic: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Yeray, Lekue (Morcillo, 84'); Vesga, Sancet (Vencedor, 71'), Muniain, Berenguer, Nico Williams (Guruzeta, 56'); eta Iñaki Williams (Raul Garcia, 71').

Espanyol: Alvaro Fernandez; Oscar Gil, Calero (El Hilali, 71'), Cabrera, Oilvan; Exposito (Bare, 45'; Simo, 61'), Darder, Vini Souza; Puado (Lazo, 71'), Braithwaite (Dani Gomez, 86') eta Joselu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.