INDARKERIA MATXISTA

Bi gizon atxilotu dituzte Tuteran eta bat Oñatin, indarkeria matxistagatik

Larunbat gauean eta igande goizaldean atxilotu zituzten gizonak: bi Tuteran (Nafarroa), eta bat Oñatin (Gipuzkoa).

Hilketa matxista bat salatzeko aurten Tuteran egindako elkarretaratzea. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
inaut matauko rada
2022ko irailaren 5a
11:19
Entzun

Igande goizeko ordu txikietan, 36 urteko gizon batek bikotekideari eraso egin zion Oñatin, eta, handik gutxira, Ertzaintzak atxilotu zuen. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, genero indarkeriako delitua eta agintearen aurkako atentatua egotzi dizkiote gizonari, atxilotu zuten poliziei eraso egiteagatik.

Tuteran, bestalde, gizon bat emaztearen eta alabaren aurka oldartu zen larunbat gauean, familiaren etxean, eta Udaltzaingoak atxilotu egin zuen. Beste gizon batek ere emaztea jipoitu zuen etxean, eta poliziek atxilotu egin zuten, emakumeak zituen zauriak ikusita; osasun zentro batera eraman behar izan zuten biktima, zauriak sendatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.